Select Page

Zer da tramankulugintza?

Hitz honekin oinarrizko materialekin, etxekoekin, egindako esperimentu zientifikoak izendatzen ditugu.

Oinarrizko materialekin egindako esperimentuen interesa oso kostu baxuan eta instalazio berezirik gabe egiteko begi bistako aukeratik haratago doa. Esperimentu eta frogapen mota hauek zientziak egunerko mundua azaltzen duela indartzen dute. Honela, laborategietan, inguru berezietan edo goi mailako teknologiarekin bakarrik funtzionatzen duen gauza bat den okerreko ideia ezabatzen laguntzen dute.

Zientzia egunerokotasunera hurbiltzeko saiakera bera honek esperimentuen izendapen arruntetara bideratzen gaitu: “zaborreko jostailuak” (toys from trash de Arvind Gupta), “tabernetako esperimentuak” (zientzia tabernean proiektutik) edo “tramankulugintza”, Javier Fernández Panadero (1, 2 loturak), tramankululari ospetsua, izendatu zuen bezala. Azken honek gure proiektuan erabiltzea ahalbidetu digularik.

Nahiz eta deskribatzeko hitz arrunt bat erabiltzen den eta material arruntekin egindako esperimentuak izan, ez dute esperimentu eta frogapen zientifikoak izateari uzten, ereduz adierazten duten fenomenoen azalpen zehatz eta sakonekin. Laborategi aurreratuagoekiko galtzen den gauza bakarra neurri kuantitatiboak egiteko aukera da, honetarako ongi zehaztutako materialak, purotasun ezagunak duten erreaktiboak eta kalibratutako neurketa gailuak behar baitira. Baina irakas helburu askotarako tramankulugintza oso interesgarria da-